Lege-informazioa

LEGE OHARRA ETA ERABILERA BALDINTZAK

Lege-informazioa

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetze aldera, jakinarazten dizugu www.descol.es internet-domeinua Descol, SLren titulartasunekoa dela (B20218186) (helbidea: Salis hiribidea 31, atzealdea, 20304 Irun, Gipuzkoa; telefono-zenbakia: 943 631 389; helbide elektronikoa: descol@descol.es). Descol, SL Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan erregistratua dago (1004. liburua, 184. folioa, 8. atala, SS-644 orria).


1. Baldintza orokorrak

Descol, SL sozietate bat da, eta horren helburua industria-garbiketako zerbitzuak ematea da. www.descol.es (aurrerantzean “webgunea”) Descol, SLren titulartasuneko webgune bat da.

Erabiltzailea bere borondatez sartzen da webgunean. Webgunerako sarrera doakoa da. Webgunean nabigatzeak inplikatzen du lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta -terminoak, eta bertan bildutako pribatutasun-politika onartzen eta ezagutzen direla. Erabiltzailea erabilera-baldintza horiekin ados ez badago, eta onespena ematen ez badu, ezingo du webgunea erabili.

Webgunean sartzearen eta bertan biltzen den informazioarekin egin daitekeen erabileraren erantzukizun osoa erabiltzailearena izango da. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du edukia webgunearen helburuarekin bat etorriz erabiltzeko.

Erabiltzaileak ezin du webgunean bildutako informazioaren erabilera bidegaberik egin, ezta webguneko sistema informatioak kaltetu edo aldatu ditzaketen ekintzak gauzatu ere.

Debekatuta dago erabiltzaileek eduki faltsuak edo zehaztugabeak sartzea eta komunikatzea, baita Descol, SL edo bestelako erabiltzaileak edo hirugarrenak oker pentsatzera eraman ditzaketenak ere. Erabiltzailea izango da datu horien komunikazioaren ondoriozko kalteen arduradun bakarra.

Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzea haien baimenik gabe, baita hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea haien plantak egiteko ere, edo beste pertsona edo erakunde bat izatearen itxurak egitea.

Descol, SLk ahal duen guztia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsak saihesteko, eta edozein unetan aldatzeko ahalmena izango du. Descol, SLk webguneko edukietan izan daitezkeen akatsen edo hutsuneen eta edukien egiazkotasun, zehaztasun eta gaurkotasun faltagatik eragin daitezkeen kalteen gaineko erantzukizun guztiei uko egiten die esanbidez.

Webguneak beste webgune batzuetarako estekak eskaini ditzake, edo horietara sarrera ahalbidetu dezake, webgunean kokatutako bilatzaile baten bitartez. Descol, SLk ez du bere gain erantzukizunik hartuko lotutako gune horiei dagokienez, ezta bilaketen emaitzei dagokienez ere, hain zuzen ere gune horien, jasotzen dituzten edukien, produktuen, eskaintzen dituzten zerbitzuen eta abarren gaineko kontrolik ez duelako. Zerbitzu horien helburua da erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuei buruzko informazioa ematea, eta, beraz, erabiltzailea erantzukizun osoarekin sartzen da gune horien edukira, horiek arautzen dituzten erabilera-baldintzen arabera.

Descol, SLk ez du bere gain hartuko webgunearen edo horren edukien erabileratik ondoriozta daitezkeen kalteen eta ondorioen gaineko erantzukizunik, kalte informatikoak eta birusen edo beste edozein malware-en sarreraren ondoriozko kalteak barnean hartuta. Descol, SLk ez du bermatzen webgunean hirugarrenek sartutako eta erabiltzaileen sistema fisikoetan edo logikoetan aldaketak eragin ditzaketen birusak edo bestelako elementuak ez daudenik, baina eskura dituen bitarteko guztiak erabiltzen ditu hori gerta ez dadin.

Descol, SLk, bidezkotzat jotzen badu, webgunean bildutako informazioa, diseinua eta ezarpenak aldez aurreko abisurik eta/edo justifikaziorik gabe aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea izango du. Descol, SL ez da aldaketa horien ondoriozko kalteen arduradun izango. Hala ere, eskura dituen baliabideak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.


2. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen eta bere pantailen, bildutako informazioaren, itxuraren eta diseinuaren, argazkien, irudien, produktu eta zerbitzuen, marken, logoen, goiburuen eta abarren jabetza-eskubideak Descol SLren jabetzakoak dira, betiere besterik zehazten ez bada.

Webgunean sartzeak edo nabigatzeak ez du inolaz ere inplikatzen Descol, SLk bere jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei osorik edo partzialki uko egiten dienik edo erabiltzailearen erabilera pertsonalerako lizentziarik edo eskuordetzerik ematen duenik. Obra horiek baimenik gabe erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea edo eraldatzea Descol, SLren jabetza intelektualeko eskubideen urratze gisa ikusiko da.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunearen titulartasuna kaltetu dezakeen ekintzarik ez egiteko. Webgunean bildutako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, edota informazio horren titularren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan kalterik eragiten bada, legez dagozkion ekintzak gauzatu ahal izango dira, eta, hala badagokio, ekintza horietatik eratorritako erantzukizunak eskatu ahal izango dira.


3. Aldakuntzak

Baldintza hauetan aldaketak egin ahal izango dira, Descol, SL bidezkotzat jotzen duenean, legedian egiten diren aldaketetara egokitzeko, edota bestelako hobekuntzak gauzatzeko. Aldaketa horiek baliozkoak izango dira webgunean argitaratzen diren unetik aurrera. Descol, SLk eskura dituen baliabideak erabiliko ditu webguneko erabiltzaileei egindako aldaketen berri emateko.


4. Jurisdikzioa

Descol, SLren eta erabiltzailearen artean ezarritako harremanak legedi aplikagarriaren eta jurisdikzio eskudunaren inguruan indarrean dagoen araudian xedaturikoaren arabera arautuko dira. Hala ere, araudiak bi aldeak foru baten eraginpean jarri behar direla aurreikusten duen kasuetan, Descol, SLk eta erabiltzaileak, dagokien beste edozein foruri esanbidez uko egin ondoren, Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara joko dute.

Descol, SLk aurreko baldintzen ez-betetzeak salatuko ditu, baita webgunean aurkezten diren edukien erabilera bidegabe guztiak ere, eta eskubidez eskura izan ditzakeen ekintza zibil eta penal guztiak baliatuko ditu.