kalitatea

Gure kalitatea ongi egindako lanean oinarritzen da. Hobetzeko nahian, eta bezero gisa bilatzen duzun balio erantsi hori eman ahal izatean.

Ez gara beste garbiketa-enpresa soil bat. Zurekiko dugun konpromisoa haratago doa. Filosofia berritzaile batek gidatu gaitu, eta egunero haztera bultzatu gaitu.

Gure kalitatearen oinarriak honako hauek dira: profesionaltasuna, espezializazioa, azkartasuna, baliabide modernoenak, eta, batez ere, giza faktorea. Pertsonengan eta haien balioan sinesten dugu; hori da gure aktibo nagusia.

Indarreko legediaren barruan zerbitzuak eman ahal izateko dagokion ziurtagiri eta baimen guztiak ditugu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialean erregistratuak gaude.